XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(Utopia honetatik utopia sozialistara jauzia ez zuen zaila).
Honek denak historiaren analisiarekin zerikusi gutxi du, fede handi bat da.
Unamunoren fede handia, historian baino gehiago Spencerengan, nik uste; eta fedea ere baino gehiago, Unamunoren antsia bizi pertsonala.
Azpi-azpian beharbada Guztiaren Batasunaren eta Bake Handiaren nostalgia erlijioso, mistiko bat besterik ez (
Pertsonentzako hala munduarentzako, gizadiko historia bezala arimako historia intimoa ulertzeko berdin balio duen eskema.
Azkenean Pachicok ere, prozesu berdinean, hasierako erlijiositate homogeno desberezi dogmatikotik krisira, ideien heterogenitate eta borrokara, pasa eta gero, bake handi aberatsa lortzen dizu berriro bere baitan:
Ongi ohartuz, historiaren ikusmolde handioso honek azkenean historia anulatu egiten duela, ikusten da. Historiarekin, tragedia historikoa ere.
Gorabehera historikoak axalekoak dira.
Gerrak eta guduak eta Foruen ezabaketa gorabehera, egiazko errealitatea barnagoan dago, ukitugabe, iraunkor (
Filosofia kontsolagarria da hori Euskal Herri derrotatuarentzat, edo XIX. mendean zehar euskaldunak behin eta berriro bi frontetan banatu eta bata-besteari armetan erasotzera eta bien hondamenera eraman dituzten konfliktoak ahazgarritzat jo nahi dituen gazte bilbotar postliberalarentzat.
Bakarrik, kontsolamendua historiaren esanahia minimizatuz bilatzeak, arrisku ebidenteak ditu.
(Zer egin nahi da orduan historian ? Zer lortu?).
Dena den, arriskuak arrisku, oraingoz oso probetxuzkoa izan zaio Unamunori soluzio hau, hurrengo zenbakietan ikusten jarraituko dugunez.
Bakea eta batasuna da historiaren jomuga: baina zein bake eta batasun ?
Spenceren filosofian gizartea (eta historia) organismo bizidunaren analogian interpretatzen bada ere, badago diferentzia funtsezko bat.
Hori bai, osotasuna batasun hertsi bat da, beti gizartean ere (organikoa).
Baina organismo bizidunean (animalia batean edo nire gorputzean) atalak osoaren menpetasun guztizkoan bizi dira, ez dute bizitza propiorik;